• Facebook
  • Twitter

Tanttaka Teatroaren "Sexberdinak" antzezlanak irabazi du 2024ko Donostia Antzerki Saria

Eduki hau partekatu
  • Tanttaka Teatroaren

  • Euskarazko antzerki profesionala sustatzeko eta hedatzeko xedez, 2000. urtetik urtero ematen dute sari hau Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak

Sexberdinak antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko 24. Donostia Antzerki Saria. Lan hori izan da 2023an helduentzako antzerki konpainia profesional batek euskaraz Donostian eskainitako antzezlanik onena. Lan honetako aktore protagonistak Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta dira.

Tanttaka konpainia irabazleak 12.000 euro eta Aitor Ruiz de Eginoren artelana jasoko ditu sari gisa. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria eman eta gero lan irabazlea eskainiko da doan.

Integrazioa, komedia eta drama uztartuz

Donostia Antzerki Sariko epaimahaiak hainbat arrazoi eman ditu Sexberdinak antzezlana saritzeko. Epaimahaiaren iritziz, oso modu egokian egiten da aniztasun funtzionalaren planteamendua eta aktoreen, zuzendariaren eta erabiltzen diren baliabide eszenografikoen bitartez, emaitza bikaina lortu dela azpimarratu dute kide guztiek.

Epaimahaiak balioan jarri du, bestalde, pertsona hauen errealitate afektibo eta sexualari buruz antzerkian oso gutxi landutako gaia izatea. "Publikoa maitasunari, sexuari, autoestimuari, konplexuei eta bakardadeari buruz hausnartzera bultzatzen du eta agerian geratzen dira gutako bakoitzak gaiaren inguruan ditugun ezintasunak eta, aldi berean, aurreiritziak".

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 1
  • Gaia Arte eszenikoak